XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE AMETSA

Beti odei artean
itxas-usoa lez,
egan, nekerik gabe,
nintzan guzien jabe.

Au zan nere amets!
Ibai, erreka, itxaso,
ur-ertzeko pitxi
auekin jolasteko,
zeruetatik jetxi!.

Egoak jaso eta...
egan... egan... egan...
Izatasunakin bat
askatasun osoa
nerekin zegoan!.

ELI GALLASTEGI (Goian bego)

Naigabez daude
gure biotzak;
jun da betiko
Eli Gallastegi.

Aberriarenganako
maitasuna
izan zan beti
bere egi.

Jaunaren besoetan
izan dezazula
betiko atseden
Gure Aberria
estu da ta
etzaitez aztu, arren.